XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAINKOAREN AMA MARIAREN FESTABURUA

Urte berriaren hasiera.

Eta Bakearen eguna ere bai.

Eta bien iturburu, Maria.

Edo hobe: Mariak bere sabeletik ematen digun Jainkoaren Seme jaio-berria.

Zer eskatzen du Elizak gaurko Liturgian?.

Maria Ama eginez, salbazio betea eman zaio gizadiari.

Eta Mariarengan atergabe aurki genezake salbazio hori.

Izan ere, Maria beti salbazioa sortzen ari da Elizaren sabelean.

Eta horrela bizia bete-betean ematen zaigu.

Maria laguntzaile senti dezagula salbazioa, bizia eta bakea sortuz.

Hau dena lehenengo otoitzean.

Eskaintza-gaineko otoitzak, berriz, hona zer eskatzen duen: Mariarengandik salbazioa eman zaigu.

Salbazioaren hasiera.

Salbazio horren betea (zerua) iritsi dezagula egunen batean.

Eta, hain zuzen, Jaunartzean betiko bizitzaren ezaugarria ematen zaigu.

Eta Mariak lagundurik, betiko bizitza horren antsiz, Elizak bere maitasun-lana egingo du.

Sakramentuak (ezaugarriak) betiko bizi bihurtuko ahal zaizkugu.

Otoitz ederra, zuk ere Elizarekin elkartu nahi baduzu.